Ostiralean klasean geundela, bapatean bozgorailutik eskolako gune batean sutea zegoela entzun genuen. Aurrez landua genuen prozedura martxan jarri genuen: gelako argiak itzali eta lasai lasai ilaran jarri eta Amaiak guztiak geunden zenbatu gintuen. Guztiak geundela, gelatik atera eta paretaren aldetik eskailerak jaitsi genituen, oso kontuz inorri bultza gabe. Lasai baina aldi berean bixkor mugitu ginen patiora irten arte. Patioan berriro ilara bat osatu genuen eta Amaiak berriro zenbatu gintuen ea denak geunden. Bat, bi, hiru, lau.... hamazazpi!! denak gaudeeeeee!!
Guztia txukun txukun amaitu ondoren badakizute zer esan ziguten? sute-simulazioa zela. Alajaina! benetan gertatuko balitz ea bagenekien konprobatu nahi zutela! 😲 😲
2016/11/22
2016/11/21
POSTARI LANAK EGITEN
Kaixo lagunak!
Gaur postari lanak egin ditugu. Eskolako postontzia ireki eta alajaina!! eskutiz mordoa!
Gelaz gela banatu ditugu eskutitz guztiak. Ea datorren astean berri gehiago iristen zaizkigun...
Gaur postari lanak egin ditugu. Eskolako postontzia ireki eta alajaina!! eskutiz mordoa!
Gelaz gela banatu ditugu eskutitz guztiak. Ea datorren astean berri gehiago iristen zaizkigun...
2016/11/15
2 ETA 3. MAILAKOAK KONTU KONTARI
Aste honetan, kontu kontari jardunaldiak egingo ditugu. Gaur, 2 eta 3. mailako lagunak izan ditugu gure artean eta ikasi dituzten asmakizun polit batzuk antzeztu dizkigute. Lan handia egin dutela erakutsi digute, oso ongi pasa dugu eta asko ikasi dugu zuekin! Mila esker kuadrila!
2016/11/12
MENDUKILO KOBAZULOA EZAGUTZEN
Kaixo
lagunak:
Ostegunean,
Astizko Mendukilo kobazuloa ezagutu genuen. Ikusgarria benetan!! Amaia eta
Miren izan genitun gida lagun eta asko ikasi genuen beraien eskutik. Entzun ez
genitun hitz arraroak ere erabili zituzten beraien azalpenetan, baina oso
interesgarria iruditu zitzaigun.
Tailer
ezberdinetan ekintza ezberdinak egin genituen eta jarraian kobazulora joan ginen
Mirenekin. Estalagmitak sabaitik zintzilik egoten dira eta dizdira haundia dute.
Dizdira hori, minerala da. Ur tantak lurrera erortzen dira, txoke egiten dute eta zipriztin pila bat botatzen dute. Txokean eta zipriztinetan banatzen
dute sabaian geratu ez den mineral hori eta pilaketa horretan, kapa bat bestearen
gainean sortzen dira estalagmitak. Ikusi ikusi zeinen ederrak diren!
2016/11/11
HELLO!!! // KAIXO!!!
Here you are what we do in every english lesson. // Hemen duzue ingeleseko saio guztietan egiten duguna.
We sing and dance! // Abestu eta dantzatu!!!
Do you want to sing and dance with us? // Gurekin abestu eta dantzatu nahi?
GOOD BYE!!!// AGUR!!!
THE DAYS OF THE WEEK
AND
THE MONTHS OF THE YEAR
2016/11/05
GURE ITZALAREKIN JOLASTEN
Eguraldi txarra sartu aurreko azken egun eguzkitsuak ederki aprobetxatu genituen. Bikoteka jarri eta batak besteari itzala neurtu genion: pausoka, eskuarekin... Lehenik zutik jarrita sortzen zen itzala eta gero etzanda jarri eta bere luzera. Zeinen ongi pasa genuen!
2016/11/04
BETAURREKO FESTA
Asko gustatu zaizkigu zure betaurrekoak Maialen! baita zureak ere Nahia Medina!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
