Ostiralean klasean geundela, bapatean bozgorailutik eskolako gune batean sutea zegoela entzun genuen. Aurrez landua genuen prozedura martxan jarri genuen: gelako argiak itzali eta lasai lasai ilaran jarri eta Amaiak guztiak geunden zenbatu gintuen. Guztiak geundela, gelatik atera eta paretaren aldetik eskailerak jaitsi genituen, oso kontuz inorri bultza gabe. Lasai baina aldi berean bixkor mugitu ginen patiora irten arte. Patioan berriro ilara bat osatu genuen eta Amaiak berriro zenbatu gintuen ea denak geunden. Bat, bi, hiru, lau.... hamazazpi!! denak gaudeeeeee!!
Guztia txukun txukun amaitu ondoren badakizute zer esan ziguten? sute-simulazioa zela. Alajaina! benetan gertatuko balitz ea bagenekien konprobatu nahi zutela! 😲 😲
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina