2016/12/26

URTE BERRI ON!!

ZORIONTASUNAREKIN hitz egin nuen
eta zuen etxerantz zihoala esan zidan.
OSASUNA eta MAITASUNA
eramateaz ez ahazteko eskatu nion.
Ongi tratatu ezazue,
nire ordez doa eta

 

JAIALDIA

IKUSGAI DUZUE DAGOENEKO, JOAN ZEN OSTIRALEAN ESKOLAKO JAIALDIAN ABESTU GENUEN ABESTIA!


2016/12/25

EUSKARAREN ALDEKO LIPDUB-A

Honatx euskararen egunean grabatu genuen libduba. Guk oso ongi pasa genuen... ea zuek ere guk bezainbeste gozatzeko aukera duzuen


2016/12/07

2016/12/02

EUSKARAREN EGUNA

Kaixo lagunak:

Gaur euskararen eguna ospatu dugu "euskara ari du" lemapean. Euskararen hodeiak lehertu dira eta ikasleen olerki, asmakizun, esaera zaharrez... blaitu gara, jai giroan!.

Ekintza ugariz betetako eguna izan da gaurkoa:
- Euskarak sorrarazten digun sentimentu edo euskara indartzeko hitz bat idatzi dugu
   txantxangorriaren ikurra duen txartelean eta kateko orratz batekin soinean eraman dugu.
- Mural eder batekin apaindu dugu eskolako sarrera
- Landu ditugun esaera zahar, olerki, asmakizun, kanta jolasak... euri tantetan idatzi eta euri tantak
   aterkietatik zintzilik jarrita eskola ingurua apaindu dugu
- Euskararen aldeko lip duba grabatu dugu
- 6.mailakoak bertsoak abestu dituzte
- Olerki, esaera zahar, asmakizunak... antzeztu ditugu
-  Hilabetean landu ditugun 5 abestiak abestu ditugu
- "Txantxangorri" kanta dantzatu dugu

 Egun ederra!






EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERTZEKO NAZIOARTEKO EGUNA

Kaixo lagunak:

Joan zen ostiralean, emakumeen aurkako indarkeria desagertzeko nazioarteko eguna izan zen. Gauza ugari egin genituen honen inguruan. Hala nola, mural bat egin genuen eta eskolako tabloian jarri genuen gainontzeko beste geletakoenekin batera!