Kaixo
lagunak:
Ostegunean,
Astizko Mendukilo kobazuloa ezagutu genuen. Ikusgarria benetan!! Amaia eta
Miren izan genitun gida lagun eta asko ikasi genuen beraien eskutik. Entzun ez
genitun hitz arraroak ere erabili zituzten beraien azalpenetan, baina oso
interesgarria iruditu zitzaigun.
Tailer
ezberdinetan ekintza ezberdinak egin genituen eta jarraian kobazulora joan ginen
Mirenekin. Estalagmitak sabaitik zintzilik egoten dira eta dizdira haundia dute.
Dizdira hori, minerala da. Ur tantak lurrera erortzen dira, txoke egiten dute eta zipriztin pila bat botatzen dute. Txokean eta zipriztinetan banatzen
dute sabaian geratu ez den mineral hori eta pilaketa horretan, kapa bat bestearen
gainean sortzen dira estalagmitak. Ikusi ikusi zeinen ederrak diren!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina