2017/03/31

NOLEGA IRTEERA LEITZA ETA ARESORA



Nolega proiektuaren barruan landu ditugun antzerki, bertso eta olerkiak antzeztea leitza eta aresoko eskoletara joan ginen. Oso egun polita izan zen: guk gure antzezpenak egin ostean, leitzako lagunak break dance dantza egin zuten eta bertso polit bat abestu ziguten. Ondoren, jolasak antolatu zizkiguten eta denak elkarrekin jolastu genuen. Lagun berriak egin genituen. Oso harrera polita izan genuen eta oso gustora egon ginen.
Arratsaldean, areson egin genuen gure antzezpena. Asko gustatu zitzaien gure antzerki eta bertsoak eta atzenean, beraiek ere dantza egitera animatu ziren.
Zeinen egun polita pasa genuen... ea beste batean errepikatzerik dugun, edota beraiek gure eskolara etorri. Mila esker leitza eta aresoko lagunak!!






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina