Kaixo lagunak:
Emakumeen eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko zein eskubide horiek betetzea eskatzeko erabiltzen da gaurko eguna.
Hori dela eta guk ere gure lanketa egin dugu. Leitzako Arantxa Iparragirre izan dugu gure artean. Autobus gidaria, leitzako lehen emakumezko alkatesa eta giza probetan ibiltzen dena bera. Galdera pila egin dizkiogu eta Arantxa gehiago ezagutzeko aukera izan dugu. Egun batean leitzara joateko gonbidatu gaitu eta nahi izanez gero autobusean ibiliko gaituela 😃, zeinen ongi!! Mila esker Arantxa gurean izateagatik, oso gustora egon gara!!
Bestalde, berastegikoa dugun Itziar Zubillagari buruz ere gauza gehiago ikasi ditugu eta orri batean idatzi eta eskolako sarreran jarri dugu ikusgai guztiek jakin dezaten. Bere lana gaixotasun genetikoen diagnosia egitea datza eta egin zuen lan (tesi) batean saria irabazi zuen. Beste egun batean Itziar gonbidatuko dugu gure gelara eta galdera sorta prestatuko dugu hobeto ezagutzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina