2016/12/26

URTE BERRI ON!!

ZORIONTASUNAREKIN hitz egin nuen
eta zuen etxerantz zihoala esan zidan.
OSASUNA eta MAITASUNA
eramateaz ez ahazteko eskatu nion.
Ongi tratatu ezazue,
nire ordez doa eta

 

JAIALDIA

IKUSGAI DUZUE DAGOENEKO, JOAN ZEN OSTIRALEAN ESKOLAKO JAIALDIAN ABESTU GENUEN ABESTIA!


2016/12/25

EUSKARAREN ALDEKO LIPDUB-A

Honatx euskararen egunean grabatu genuen libduba. Guk oso ongi pasa genuen... ea zuek ere guk bezainbeste gozatzeko aukera duzuen


2016/12/07

2016/12/02

EUSKARAREN EGUNA

Kaixo lagunak:

Gaur euskararen eguna ospatu dugu "euskara ari du" lemapean. Euskararen hodeiak lehertu dira eta ikasleen olerki, asmakizun, esaera zaharrez... blaitu gara, jai giroan!.

Ekintza ugariz betetako eguna izan da gaurkoa:
- Euskarak sorrarazten digun sentimentu edo euskara indartzeko hitz bat idatzi dugu
   txantxangorriaren ikurra duen txartelean eta kateko orratz batekin soinean eraman dugu.
- Mural eder batekin apaindu dugu eskolako sarrera
- Landu ditugun esaera zahar, olerki, asmakizun, kanta jolasak... euri tantetan idatzi eta euri tantak
   aterkietatik zintzilik jarrita eskola ingurua apaindu dugu
- Euskararen aldeko lip duba grabatu dugu
- 6.mailakoak bertsoak abestu dituzte
- Olerki, esaera zahar, asmakizunak... antzeztu ditugu
-  Hilabetean landu ditugun 5 abestiak abestu ditugu
- "Txantxangorri" kanta dantzatu dugu

 Egun ederra!






EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERTZEKO NAZIOARTEKO EGUNA

Kaixo lagunak:

Joan zen ostiralean, emakumeen aurkako indarkeria desagertzeko nazioarteko eguna izan zen. Gauza ugari egin genituen honen inguruan. Hala nola, mural bat egin genuen eta eskolako tabloian jarri genuen gainontzeko beste geletakoenekin batera!













2016/11/22

KONTU KONTARI

Hemen doakizue, "kontu kontari" saioan errezitatu genituen olerkiak. Ea gustatzen zaizkizuen! eskolako lagunei asko gustatu zitzaizkien. Mila esker gure gelatik zuen olerki eta asmakizunak errezitatzea pasa zinaten 2, 3, 4 eta 5garren mailako lagunei. Eta aldi berean eskerrik beroenak ere, gure entzule izan zineten 3 urteko eta 2, 3, 4 eta 5garren mailako lagunei. Beste batean gehiago!


DEL REVES PELIKULA

Gaur "Del Revés" pelikula ikusi dugu. Zinean bezala, argiak itzali eta patatak eta guzti 😃. Emozioak zer diren ederki adierazten duen pelikula. Sarritan, gure barruan gertatzen dena ulertzen laguntzen du. Asko gustatu zaigu! ea beste batean beste pelikula batekin errepikatzerik dugun...




SUTE-SIMULAZIOA

Ostiralean klasean geundela, bapatean bozgorailutik eskolako gune batean sutea zegoela entzun genuen. Aurrez landua genuen prozedura martxan jarri genuen: gelako argiak itzali eta lasai lasai ilaran jarri eta Amaiak guztiak geunden zenbatu gintuen. Guztiak geundela, gelatik atera eta paretaren aldetik eskailerak jaitsi genituen, oso kontuz inorri bultza gabe. Lasai baina aldi berean bixkor mugitu ginen patiora irten arte. Patioan berriro ilara bat osatu genuen eta Amaiak berriro zenbatu gintuen ea denak geunden. Bat, bi, hiru, lau.... hamazazpi!! denak gaudeeeeee!!
Guztia txukun txukun amaitu ondoren badakizute zer esan ziguten? sute-simulazioa zela. Alajaina! benetan gertatuko balitz ea bagenekien konprobatu nahi zutela! 😲 😲


2016/11/21

POSTARI LANAK EGITEN

Kaixo lagunak!

Gaur postari lanak egin ditugu. Eskolako postontzia ireki eta alajaina!! eskutiz mordoa!
Gelaz gela banatu ditugu eskutitz guztiak. Ea datorren astean berri gehiago iristen zaizkigun...


2016/11/15

2 ETA 3. MAILAKOAK KONTU KONTARI

Aste honetan, kontu kontari jardunaldiak egingo ditugu. Gaur, 2 eta 3. mailako lagunak izan ditugu gure artean eta ikasi dituzten asmakizun polit batzuk antzeztu dizkigute. Lan handia egin dutela erakutsi digute, oso ongi pasa dugu eta asko ikasi dugu zuekin! Mila esker kuadrila!


2016/11/12

MENDUKILO KOBAZULOA EZAGUTZEN



Kaixo lagunak:

Ostegunean, Astizko Mendukilo kobazuloa ezagutu genuen. Ikusgarria benetan!! Amaia eta Miren izan genitun gida lagun eta asko ikasi genuen beraien eskutik. Entzun ez genitun hitz arraroak ere erabili zituzten beraien azalpenetan, baina oso interesgarria iruditu zitzaigun. 

Tailer ezberdinetan ekintza ezberdinak egin genituen eta jarraian kobazulora joan ginen Mirenekin. Estalagmitak sabaitik zintzilik egoten dira eta dizdira haundia dute. Dizdira hori, minerala da. Ur tantak lurrera erortzen dira, txoke egiten dute eta zipriztin pila bat botatzen dute. Txokean eta zipriztinetan banatzen dute sabaian geratu ez den mineral hori eta pilaketa horretan, kapa bat bestearen gainean sortzen dira estalagmitak. Ikusi ikusi zeinen ederrak diren!


2016/11/11

HELLO!!! // KAIXO!!!
 
Here you are what we do in every english lesson. // Hemen duzue ingeleseko saio guztietan egiten duguna.

We sing and dance! // Abestu eta dantzatu!!!

 Do you want to sing and dance with us? // Gurekin abestu eta dantzatu nahi?

GOOD BYE!!!// AGUR!!!




THE DAYS OF THE WEEK 

AND

THE MONTHS OF THE YEAR 

2016/11/05

GURE ITZALAREKIN JOLASTEN

Eguraldi txarra sartu aurreko azken egun eguzkitsuak ederki aprobetxatu genituen. Bikoteka jarri eta batak besteari itzala neurtu genion: pausoka, eskuarekin... Lehenik zutik jarrita sortzen zen itzala eta gero etzanda jarri eta bere luzera. Zeinen ongi pasa genuen!


2016/11/04

BETAURREKO FESTA

 

Gelako laguntxo bateri betaurrekoak jarri dizkiote eta gaur betaurreko festa egin dugu. Txostentxo bat egin dugu "Noiz erabiltzen ditugu betaurrekoak?" : uretan, eskiatzeko, ongi ikusteko, eguzkitarako, parapentean ibiltzeko, txirrindulan ibiltzeko...
Asko gustatu zaizkigu zure betaurrekoak Maialen! baita zureak ere Nahia Medina!

Oreka Puzzlea!

Puzzlearen pieza bakoitza ezinbesteko zarete!

Ederki pasa genuen!



Jarraitu horrela LH1!

KONGITOSAKIN JOLASTEN

Virjiniak ekarri zizkigun kongitosak jan aurretik, poltsan zenbat zeuden zenbatu genituen. 10eko taldeak osatu genituen (hamarrekoak) eta ale batzuk hamarreko taldea osatu ezinik geratu ziren (batekoak). Upssss!! zenbatzean hasi ginenean, 10eko taldea izan ordez, 11 ere bazirela konturatu ginen...



2016/11/03

LA CANCION "EL OTOÑO"



La semana pasada salimos fuera a recoger hojas secas. Hemos aprendido más sobre el otoño y nos hemos divertido muchísimo. Para terminar la tarde, hemos cantado la canción "el otoño"

2016/10/10

Kaixo lagunak:


Ikasturteari hasiera ederra eman diogu eta iada, elkar gehiago ezagutzeko aukera izan dugu. Hemendik Aurrera, gure lan eta kontutxoak partekatzen joango gara. Hona hemen, lehendabiziko mailako lagunak





2016/05/25

AURTEN ORIOKO ATERPETXERA JOAN GARA BI EGUN PASATZERA



Zer da gehien gustatu zaiena ikasleei galdetuta, hauxe erantzun dute:


  • Orioko hondartzan parkean jolastu genuen eta hondarretan harresia eta gaztelua egin genituen. 
 

  • Futbolean, boleibolean,  zelaian partiduak egin genituen.
  • Oheetan jolastu genuen.
  • Orio herrira joan eta bueltan, kotxe, kamioi, furgoneta, moto eta poliziei bozina jotzea eskatu genien, eta jotzen zuten. Gu oso pozik jarri ginen.
  • Bazkaria goxoa zen.
  • Lo egitea gustatu zitzaion baten bati.
  • Zarautz aldera ibilaldia egin genuen ipar-orratza lagunduta.



                                                      EDERKI  IBILI GINEN

GURASOAK  ETA IZEBAK ETORRI DIRA ESKOLARA


UNAI IZAN ZEN  LEHEN ETORRI  ZEN  GURASOA,  BERE LANARENGATIK LURRALDE DESBERDINETARA DOALA, TXINA, INDIA, TXEKIA, ETA  BRITAINA HANDIKO BIZIMODUA AZALDU ZIGUN.











SUSANA ETA ISABEL AURKIA ETORRI ZIREN, MUSIKAKO TRESNAK  EKARRI ZITUZTZEN  ETA JOTZEN  UTZI ZIZKIGUTEN: ESKUSOINUA, SAXOFOIA, TRIKITIXA, GOILARAK,...



ARANTZAZUK  TXIRRINDULARIA  IZAN ZELA, ORAIN ZUMOAK BANATZEN DUEN ENPRESA BATEAN LAN EGITEN DU.



MARIBELEK, MADRILEKO ERAIKUNTZAK, METROA, AQUAPARK...AIPATU ZIZKIGUN

MARIAK BERE BIZIMODUA TXIKITAN, HERRI ASKOTAN BIZI IZAN ZELA AITAREN LANA ZELA ETA.



AINARAK TXIKITAN EGITEN ZITUZTELA PRESAK ZAKUKIN, BIHURRI XAMARRAK ZIRELA, ETA OSO ONDO PASATZEN ZUTELA UDAN.

JOSU ETORRI ZEN AZKENA,  BERASTEGI  ERDI AROAN, ORAIN DELA 600 URTE, NOLAKOA ZEN, DORRETXEA, BURNIOLA,...AZALDU ZIZKIGUN.

2016/03/16

                         GAILETAK EGIN 

                  GENITUEN  ESKOLAN 



OSAGAIAK: 

500 GRAMO  IRIN,
125 GRAMO GURIN,
3 ARRAUTZ,
200 GRAMO AZUKRE
KOILARAKA BAT ALTXAGARRI KIMIKO (ROYAL EDO)

NOLA EGIN:

LEHENIK IRINA, AZUKREA, ARRAUTZAK ETA LEGAMIA ONTZI BATEAN NAHASTU OREA EGIN ARTE.
ONDOREN, ARRABOLAREKIN ZABALDU.
GERO, GAILETEN FORMA EMAN, ERRETILUAN JARRI, ETA  LABERA.
HOGEI MINUTUTAN EGIN ZIREN.
ETA JATEKO PREST.






2016/03/04

          DONOSTIAKO ZIENTZIA MUSEOAN

Martxoaren 2an Donostiako Zientzia Museora joan ginen.
Animalien tailerrean koral faltsu suge bat ikutu genuen.  Baita ere, lepoan inguratu eta hestutzen badu pertsona ito dezaken piton sugea.




Aurrerago, uretako animaliak ikusi eta ikutu genituen: izarra, marrazo txikia, barea, trikua, ermitañoa, karramarroa..















                                                                     


Zapo pozointsua ere ikusi genuen. Bere pozoin gramo batekin ehun mila pertsona hil daitezke.


Museoa gidariarik gabe ikusi genuen, libre, eta hango gauzekin asko jolastu genuen.
 



SUZIRIAREN SEKRETOA PELIKULA IKUSI
GENUEN







                                    MARIONARI  BISITA



Aurten ere Topikera joan gara Marionari bisita egitera. 
Aurrena ikuskizuna izan genuen, aktoreak  hankak eta oinak mugituz pertsonaiak sortzen zituen,  ume txikiak ziren pertsonaiak.  Luze xamarra izan zen.  Ondoren museoa ikusi genuen,  munduko lurralde desberdinetatik etorritako txontxongiloak zeuden.   

Eta arratsaldean, politena izan zen. Txotxongilo berri bat sortu genuen, haga edo makiltxoekin mugitzen zen.