2018/01/23

BERASTEGITIK ELDUAIENEKO BIDEAN

GAZTAINA, EZKURRAK ETA URRA PILO BAT BILDU GENITUEN. 
KATTAGORRIA ERE IKUSI GENUEN, IHESEAN.

GUK GAZTAINAK NOLA ZENBATU GENITUEN ESANGO DIZUEGU:

AURRENA HAMARNAKA BILDU GENITUEN, GERO BESTE HAMAR, ...
HAMAR, TA HAMAR, TA HAMAR, ....
HAMAR HAMARREKOK  EHUN OSATU DUTE.

BESTE HAMAR HAMARREKOEKIN BESTE EHUN OSATU DA.

HORREZ GAIN 8 HAMARREKO ETA BOST BANAKAKO GAZTAINAK GERATU DIRA.

100+100+80+5  =  285  GAZTAIN BILDU GENITUEN






2017/09/19

                 IKASTURTE  BERRIA


KAIXO LAGUNOK, BERRIRO HEMEN GAITUZUE. ESKOLAKO TXOKO BATZUK IKUSI DITUGU.
                                          







2017/07/01

OPOR BIKAINAK PASA!!

Iritsi zaigu udara eta honekin batera iritsi zaizkigu oporrak. Ongi ongi pasa udara eta horren azkar iritsiko zaigun irailean, berriro ikusiko degu elkar. Gozatu familiaz, lagunez, eguzkiaz...


UR JOLASAK

Aurreko astean egindako bero itzelari aurre egiteko, ur jolasetan aritu ginen. Bai ongi pasa genula!! Hartuko genuke egun hauetan egun haietako bero pixkat 😉😉



IGERIKETA IKASTAROA

Kaixo lagunak_:

Hementxe doazkizue igeriketa ikastaroan ateratako argazki batzuk. Gozatu!!


2017/05/23

MEZU POSITIBOEN JOLASA

Atzo mezu positiboen jolasa egin genuen. Primerako eguraldia aprobetxatuz, puxikak urez bete eta botatzen genion lagunarekiko mezu positiboa lau haizetara esanaz jolastu genuen. Zeinen ongi! eta zenbat mezu positibo: lagun ona zara, asko maite zaitut, begi politak dituzu, bihotz haundia duzu, zoragarria zara, polita zara, arropa polita duzu....


2017/03/31

NOLEGA IRTEERA LEITZA ETA ARESORA



Nolega proiektuaren barruan landu ditugun antzerki, bertso eta olerkiak antzeztea leitza eta aresoko eskoletara joan ginen. Oso egun polita izan zen: guk gure antzezpenak egin ostean, leitzako lagunak break dance dantza egin zuten eta bertso polit bat abestu ziguten. Ondoren, jolasak antolatu zizkiguten eta denak elkarrekin jolastu genuen. Lagun berriak egin genituen. Oso harrera polita izan genuen eta oso gustora egon ginen.
Arratsaldean, areson egin genuen gure antzezpena. Asko gustatu zitzaien gure antzerki eta bertsoak eta atzenean, beraiek ere dantza egitera animatu ziren.
Zeinen egun polita pasa genuen... ea beste batean errepikatzerik dugun, edota beraiek gure eskolara etorri. Mila esker leitza eta aresoko lagunak!!