2016/11/12

MENDUKILO KOBAZULOA EZAGUTZEN



Kaixo lagunak:

Ostegunean, Astizko Mendukilo kobazuloa ezagutu genuen. Ikusgarria benetan!! Amaia eta Miren izan genitun gida lagun eta asko ikasi genuen beraien eskutik. Entzun ez genitun hitz arraroak ere erabili zituzten beraien azalpenetan, baina oso interesgarria iruditu zitzaigun. 

Tailer ezberdinetan ekintza ezberdinak egin genituen eta jarraian kobazulora joan ginen Mirenekin. Estalagmitak sabaitik zintzilik egoten dira eta dizdira haundia dute. Dizdira hori, minerala da. Ur tantak lurrera erortzen dira, txoke egiten dute eta zipriztin pila bat botatzen dute. Txokean eta zipriztinetan banatzen dute sabaian geratu ez den mineral hori eta pilaketa horretan, kapa bat bestearen gainean sortzen dira estalagmitak. Ikusi ikusi zeinen ederrak diren!


2016/11/11

HELLO!!! // KAIXO!!!
 
Here you are what we do in every english lesson. // Hemen duzue ingeleseko saio guztietan egiten duguna.

We sing and dance! // Abestu eta dantzatu!!!

 Do you want to sing and dance with us? // Gurekin abestu eta dantzatu nahi?

GOOD BYE!!!// AGUR!!!




THE DAYS OF THE WEEK 

AND

THE MONTHS OF THE YEAR 

2016/11/05

GURE ITZALAREKIN JOLASTEN

Eguraldi txarra sartu aurreko azken egun eguzkitsuak ederki aprobetxatu genituen. Bikoteka jarri eta batak besteari itzala neurtu genion: pausoka, eskuarekin... Lehenik zutik jarrita sortzen zen itzala eta gero etzanda jarri eta bere luzera. Zeinen ongi pasa genuen!


2016/11/04

BETAURREKO FESTA

 

Gelako laguntxo bateri betaurrekoak jarri dizkiote eta gaur betaurreko festa egin dugu. Txostentxo bat egin dugu "Noiz erabiltzen ditugu betaurrekoak?" : uretan, eskiatzeko, ongi ikusteko, eguzkitarako, parapentean ibiltzeko, txirrindulan ibiltzeko...
Asko gustatu zaizkigu zure betaurrekoak Maialen! baita zureak ere Nahia Medina!

Oreka Puzzlea!

Puzzlearen pieza bakoitza ezinbesteko zarete!

Ederki pasa genuen!



Jarraitu horrela LH1!

KONGITOSAKIN JOLASTEN

Virjiniak ekarri zizkigun kongitosak jan aurretik, poltsan zenbat zeuden zenbatu genituen. 10eko taldeak osatu genituen (hamarrekoak) eta ale batzuk hamarreko taldea osatu ezinik geratu ziren (batekoak). Upssss!! zenbatzean hasi ginenean, 10eko taldea izan ordez, 11 ere bazirela konturatu ginen...



2016/11/03

LA CANCION "EL OTOÑO"



La semana pasada salimos fuera a recoger hojas secas. Hemos aprendido más sobre el otoño y nos hemos divertido muchísimo. Para terminar la tarde, hemos cantado la canción "el otoño"