Kaixo lagunak:
Gaur euskararen eguna ospatu dugu "euskara ari du" lemapean.
Euskararen
hodeiak lehertu dira eta ikasleen olerki, asmakizun, esaera zaharrez... blaitu gara, jai giroan!.
Ekintza ugariz betetako eguna izan da gaurkoa:
- Euskarak sorrarazten digun sentimentu edo euskara indartzeko hitz bat idatzi dugu
txantxangorriaren ikurra duen txartelean eta kateko orratz batekin soinean eraman dugu.
- Mural eder batekin apaindu dugu eskolako sarrera
- Landu ditugun esaera zahar, olerki, asmakizun, kanta jolasak... euri tantetan idatzi eta euri tantak
aterkietatik zintzilik jarrita eskola ingurua apaindu dugu
- Euskararen aldeko lip duba grabatu dugu
- 6.mailakoak bertsoak abestu dituzte
- Olerki, esaera zahar, asmakizunak... antzeztu ditugu
- Hilabetean landu ditugun 5 abestiak abestu ditugu
- "Txantxangorri" kanta dantzatu dugu
Egun ederra!