2016/05/25

AURTEN ORIOKO ATERPETXERA JOAN GARA BI EGUN PASATZERA



Zer da gehien gustatu zaiena ikasleei galdetuta, hauxe erantzun dute:


  • Orioko hondartzan parkean jolastu genuen eta hondarretan harresia eta gaztelua egin genituen. 
 

  • Futbolean, boleibolean,  zelaian partiduak egin genituen.
  • Oheetan jolastu genuen.
  • Orio herrira joan eta bueltan, kotxe, kamioi, furgoneta, moto eta poliziei bozina jotzea eskatu genien, eta jotzen zuten. Gu oso pozik jarri ginen.
  • Bazkaria goxoa zen.
  • Lo egitea gustatu zitzaion baten bati.
  • Zarautz aldera ibilaldia egin genuen ipar-orratza lagunduta.



                                                      EDERKI  IBILI GINEN

GURASOAK  ETA IZEBAK ETORRI DIRA ESKOLARA


UNAI IZAN ZEN  LEHEN ETORRI  ZEN  GURASOA,  BERE LANARENGATIK LURRALDE DESBERDINETARA DOALA, TXINA, INDIA, TXEKIA, ETA  BRITAINA HANDIKO BIZIMODUA AZALDU ZIGUN.











SUSANA ETA ISABEL AURKIA ETORRI ZIREN, MUSIKAKO TRESNAK  EKARRI ZITUZTZEN  ETA JOTZEN  UTZI ZIZKIGUTEN: ESKUSOINUA, SAXOFOIA, TRIKITIXA, GOILARAK,...



ARANTZAZUK  TXIRRINDULARIA  IZAN ZELA, ORAIN ZUMOAK BANATZEN DUEN ENPRESA BATEAN LAN EGITEN DU.



MARIBELEK, MADRILEKO ERAIKUNTZAK, METROA, AQUAPARK...AIPATU ZIZKIGUN

MARIAK BERE BIZIMODUA TXIKITAN, HERRI ASKOTAN BIZI IZAN ZELA AITAREN LANA ZELA ETA.



AINARAK TXIKITAN EGITEN ZITUZTELA PRESAK ZAKUKIN, BIHURRI XAMARRAK ZIRELA, ETA OSO ONDO PASATZEN ZUTELA UDAN.

JOSU ETORRI ZEN AZKENA,  BERASTEGI  ERDI AROAN, ORAIN DELA 600 URTE, NOLAKOA ZEN, DORRETXEA, BURNIOLA,...AZALDU ZIZKIGUN.